KABINA

ANATOMÍA DE UNA CABINA

Más allá de un objeto, este proyecto busca crear una experiencia para activar conversaciones y conexiones en el barrio donde se ubica: Andra Mari, Getxo. Surge de la voluntad de poner el foco en una antigua e inservible cabina de teléfonos situada delante de la Benta, sede de la asociación vecinal Bentaranoa. Su okupación mediante el forrado en corcho, regenera el antiguo uso como elemento comunicador, propiciando un espacio físico en el que intercambiar mensajes con el barrio.

Enmarcado en la Bilbao Bizkaia Design Week 23, el proyecto se realizó en colaboración con personas vinculadas a la asociación. Durante un primer fin de semana, nos ocupamos de la preparación de las diferentes piezas que componen el objeto y el diseño del proceso de participación. El siguiente domingo tuvo lugar la okupación propiamente dicha, a modo de happening. Muchas personas se acercaron al lugar y participaron tanto en el montaje de las piezas, como en diferentes dinámicas conversacionales para ahondar en la memoria del barrio y en su proyección a futuro. Finalmente, la conversación se condensó en las primeras notas que inauguraron la cabina.

Una conexión con el barrio en el que no olvidamos incluir también a su ecosistema no humano, en este caso mediante un área para pájaros, plantas e insectos en la parte superior de la pieza.

KABINA BATEN ANATOMIA

Objektu bat sortzeaz haratago, Getxoko Andra Mari auzoan elkarrizketak eta loturak aktibatzeko esperientzia bat sortzea izan da hasieratik proiektu honen xedea. BentaraNoa elkartearen egoitza den Benta auzogunearen aurrean dagoen telefono kabina zahar batean jarri dugu ikusmira eta bertatik eratorri da eskuartean dugun proposamena. Kortxoz eginiko estalki bidezko okupazioak kabinari bere izaera eta funtzio komunikatiboa bueltatzeaz gain mezuak partekatzek espazio fisiko bat eskaintzen dio auzoari.

Bilbao Bizkaia Design Week 23aren testuinguruan tokiko elkartearen parte diren pertsonekin batera burutu dugu proiektua. Lehen asteburu batez, objektua eraikitzeko beharrezkoak ziren pieza ezberdinak sortzeko eta partaidetza prozesu baten diseinurako lanetan aritu ginen. Hurrengo igandean berriz, happening baten gisara, burutu genuen okupazioa bera. Jende ugari hurbildu zen gertakaria ikustera, baina baita piezen muntaian eta planteatutako dinamikan parte hartzera ere. Muntaiaz gain, esan bezala, elkarrizketan oinarritutako dinamika bat burutu genuen auzoaren iraganaren memoria berreskuratu eta etorkizunera begiratzea helburu zuena. Hala, kabinan eskegi ziren lehen mezuetan geratu ziren islatuta dinamika hartatik ateratako ideiak.

Auzoarekin konexioan jartzean, gainera, ez ginen ahaztu bertako ekosistema ez gizatiarraz, izan ere, kabina goiko aldean landareentzako, txorientzako eta intsektuentzako gune bat eraiki genuen.

ANATOMY OF A BOOTH

Beyond an object, this project seeks to create an experience to activate conversations and connections in the neighbourhood where it is located: Andra Mari, Getxo. It emerges from the desire to set the focus on an old and useless telephone booth located in front of  Benta, headquarters of Bentaranoa association. Its squatting by enclosing it with cork regenerates its former use as a communicative element, creating a physical space in which to exchange messages with the community.

As part of Bilbao Bizkaia Design Week 23, the project was carried out in collaboration with people linked to the association. During the first weekend, we worked on the preparation of the different pieces that make up the object and the design of the participatory process. The following Sunday, the actual squatting took place as a happening. Many people came to the location and participated in the assembly of the pieces, as well as in various conversational dynamics to delve into the memory of the neighbourhood and its future projection. Finally, the conversation was summarised in the first notes that inaugurated the booth.

A connection with the neighbourhood in which we did not forget to also include its non-human ecosystem, in this case by means of an area for birds, plants and insects in the upper part of the piece.

Equipo/Lantaldea/Team:

Aritz Landeta, Eneko Lugarezaresti, Iker Abad, Jon Abad, Leire García, Mònica Deu, Unai Zaballa.

TOP